Turkia

Gutxienez bost lagun hil dituzte Turkian, atentatu suizida batean

Istanbul erdiguneko kale batean izan da atentatua, eta, iturri ofizialen arabera, 36 zauritu daude, horietako bost, larri.

Berria.info
2016ko martxoaren 19a
10:13
Entzun

Lekukoen arabera, Istiklal kaleko merkataritza gune baten aurrean lehertu zaio bonba atentatua egin duenari. Hortik ondorioztatu dute balitekeela atentatua saltoki gunean egiteako asmoa izatea, baina iritsi aurretik lehertzea.

Bost lagun hil dira gutxienez, eta beste 36 zaurituta daude; bost, larri. Anbulantziak joan dira atentatua izan den gunera, eta zaurituak erietxera eraman dituzte.

Istiklal kalean jende ugari ibiltzen da normalean, baina larunbat goizetan ez hainbeste. Horregatik, atentatua izan den unean nahiko jende gutxi zebilen, berez ibiltzen den jendetzarekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.