Iragan igandean Melilla hiria inguratzen duen hesia (Espainiak ezarria, hiria Marokotik bereizteko) gainditzen saiatu zen etorkinetako bat hil ondoren, SOS Racismo gobernuz kanpoko erakundeak atzo komunikatu bat helarazi zuen, non hildako gaztearekin (17 urtekoYpo Joe izeneko kamerundarra) muga igarotzen saiatu ziren beste etorkin batzuek Guardia Zibilari gaztea hil izana eta gero honen gorpua Marokora eramatea leporatu zioten. SOS Racismok eta Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten hainbat alderdik ikerketa sakona eskatu dute.
«Goizaldeko 2:00etan Maroko Melillatik bereizten duen alanbrezko hesia igarotzen ahalegintzera joan ginen talde bat. Guardia Zibilak eraso zigun, beti bezala tortura tresnarik gogorrenak erabilita. Borra elektrikoa, eskuburdinak, negar gasak, gomazko balak, benetako balak. Gure kideetako bat asko jotzen ari ziren... altxatzerik izan ez zuen arte. Hesiko atea ireki eta talde osoa Marokora deportatu gintuzten, kidearen gorpuarekin batera». Lerrook idazterako zenbait iturrik zioten bi izan zirela hildakoak. Gainera, hainbat etorkin zauritu ziren, eta Espainiako Gobernuaren arabera, baita Guardia Zibil batzuk ere. Guardia Zibila eta Marokoko Jendarmeria gertaera ikertzen dabiltzala esan zuten Espainiako iturri ofizialek. «Heriotzaren inguruan hainbat teoria» daudela erantsi zuten.Herrialde Katalanetako CiU (Convergencia) alderdiak azalpenak eskatu dizkio Madrili.
Gutxienez etorkin bat hil da Melillako muga gainditu nahian
Hesia igarotzen saiatu zirenen ustez, Guardia Zibilak hil du etorkina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu