Okzitania

Gutxienez hamabi pertsona hil dira Okzitanian uholdeen ondorioz

Denera, astebetean 26 herritar hil dira Mediterraneoan

Bi soldadu Villegailhenc herrian, gaur goizean. GUILLAUME HORCAJUELO / EFE
Berria
2018ko urriaren 15a
18:02
Entzun

Okzitaniako Carcasona inguruko herrietan gutxienez hamabi pertsona hil eta zortzi zauritu ziren igande gauean eta astelehen goizean, uholdeen ondorioz. Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa Aude departamentura joan da, eta handik eman du egoeraren berri, Alain Thirion prefetarekin batera: Trebesen zazpi pertsona hil dira, bi Villegailhencen, bi Villalierren eta beste bat Villardonnelen.

Gainera, prefeturaren eledun baten arabera, pertsona bat desagertuta dago atzodanik. Denera, astebetean 26 herritar hil dira Mediterraneoan, Okzitanian, Herrialde Katalanetan, Italian eta Espainian izandako uholdeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.