Mundua

Gutxienez hamabortz lagun hil dituzte Pakistanen, atentatuan

Ipar-mendebaldeko Timergara hirian izan da erasoa. 30 lagun zauritu dituzte.

2009ko abenduaren 18a
16:15
Entzun
Gutxienez hamabortz lagun hil eta 30 zauritu dituzte gaur Pakistango ipar-mendebaldeko Timergara hirian, atentatuan. Polizia iturrien arabera, bonba autoz egindako eraso suizida izan da. Leherketa mezkita baten parean gertatu da, poliziaren egoitzatik gertu.

Ipar-mendebaldean, talibanen aurkako erasoaldi handia abiarazi zuen Pakistango armadak udaberrian, eta uztailean bukatutzat eman zuten agintariek. Hala ere, tropa ugari daude oraindik eremu hartan.

Bertzalde, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) eskifaiarik gabeko hegazkin batek jaurtitako misilak bi lagun hil ditu Ipar Waziristan eskualdean. Atzo bertan, AEBetako hegazkinek bertze hamasei lagun hil zituzten eremu berberan, bonbardaketetan. Pakistango eskualde hori talibanen gotorlekutzat jotzen du AEBetako armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.