Gutxienez hamabost lagun hil dira Pakistanen
ISLAMABAD. Pakistan iparraldean gutxienez hamabost lagun hil dira eta 40 inguru zauritu atentatu suizida batean. Segurtasun indarren postu baten aurrean auto bat zartarazi dute. Hildakoen artean hiru polizia daude. Afganistango mugatik gertu dauden eskualdeetan tentsio handia bizi dute azken urteotan xiiten presentzia dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu