Afganistanen Talibanen erregimena indarrean izan zen bitartean, 1996tik 2001era bitartean, Kandaharhiria zen haien gotorlekuetako bat. AEBek gidatutako indarrek Talibanen erregimena agintetik bota eta gero, Afganistango inguru gatazkatsuenetako bat izaten segitzen du Kandaharrek.
Atzo, Donald Rumsfeld AEBetako Defentsa idazkaria Afganistanen izan zen bisita ofizialean, eta bera han zela, Estatu Batuetako enbaxadari eraso egin zioten Kabul hiriburuan.
Afganistan
Gutxienez hamabost lagun zauritu dira Kandaharren, bonba bat lehertzean
Afganistan hegoaldeko Kandahar hirian hamabost lagun zauritu dira lehergailu batek eztanda egitean. Chawk Sida inguruan —hiriaren erdialdean, merkatutik gertu— jazo da erasoa, eta zaurituetako batzuk larri daudela jakinarazi dute eskualdeko agintariek. Halaber, bonba auto batean edo bizikleta batean zegoela adierazi dute. Atentatuaren egileak Talibanak edo, bestela, Al Kaeda erakundea dira agintarien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu