Mundua

Gutxienez hamalau lagun hil dituzte Pakistanen, eraso suizidan

2010eko martxoaren 5a
17:03
Entzun
Gutxienez hamalau lagun hil eta 25 zauritu dituzte gaur Pakistanen, atentatuan, hango iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Ipar-Mendebaldeko Mugako Probintzian izan da erasoa, eta eskualde hartako Polizia iturrien arabera bidaiariak zeramatzan autobusen konboi baten aurka jo du ekintzaile suizida batek.

Autobusak gasolindegi baten ondotik pasatzen ari ziren bitartean, suizida batek lehergaiez betetako ibilgailua zartarazi du, Poliziaren azalpenen arabera.

Erasoa Hangu izeneko barrutian egin dute, talibanen presentzia nabaria den eskualdeetatik gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.