Afganistan

Gutxienez hamar lagun hil dira Afganistanen, atentatu batean

Lehergailuz betetako ibilgailu batek zibilak eta milatarrak hil ditu, Poliziaren kuarteleko sarreran. Talibanek bere gain hartu dute atentatua.

Afganistango soldadu bat. MUHAMMAD SADIQ
2017ko abuztuaren 23a
12:24
Entzun

Gutxienez hamar lagun hil dira, eta beste hainbat zauritu, atentatu baten ondorioz Afganistanen. Hildako gehienak zibilak ziren; talibanek lehergailuz betetako ibilgailu batekin egin dute atentatua.

Afganistango goizeko hamaikak aldera gertatu da leherketa (goizeko sei eta erdiak Euskal Herrian), Lashkargah hiriko Poliziaren kuarteleko sarreratik gertu. "Terroristak Poliziaren kuarteleko sarreratik gertu lehertu du ibilgailua, eta toki horretan zibil ugarik uzten dute autoa", adierazi du Salam Afghan poliziako bozeramaileak. "Hamar lagun baino gehiago hil dira, eta zauritu mordoa dago".

Biktimen artean "zibilak eta segurtasun indarretako kideak" daudela adierazi du, baina ez duela xehetasun gehiago.

Talibanek Twitterren bidez hartu dute bere gain atentatua, beren bozeramaile Zabihullah Mujahid-en bitartez. "Txotxongilo etsaien kontrako eraso bat egin dugu Helmand-ko Poliziaren kuartelaren kontra".

Atzo, AEBetako presidente Donald Trumpek iragarri zuen Afganistango gerran jarraituko dutela hamasei urteren ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.