Iraken okupazioa

Gutxienez hamar lagun hil dira Bagdaden errekrutatze zentro baten aurkako atentatuan

Irakeko Poliziarako kideak errekrutatzeko zentro bati eraso dio ekintzaile suizida batek Bagdaden: gorputzera lotuta zeraman lehergaia zartarazi du, eta, ondorioz, gutxienez hamar lagun hil dira eta 21 inguru dira zaurituak. Hamar egunen buruan zentro horren aurka egin duten bigarren atentatua da.

2005eko uztailaren 20a
09:23
Entzun
Zehazki, uztailaren 10ean egin zuten errekrutatze zentro horren aurkako beste eraso hura. Orduan, 25 pertsona hil ziren eta 47zauritu ziren.

Bestalde, Basorako probintziako Gobernuko gobernadoreordea zauritu dute ekintzaile armatuek. Iturri ofizialen arabera, Hussein Hamidi tiroka eraso dio pertsona talde batek, Basoran. Probintziako Gobernuko agintari ez ezik, Basorako Udal Kontseiluko buru da Hamid.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.