Iraken inbasioaren ondorena

Gutxienez hamar lagun hil dira Mosulen, bonba-auto bat lehertzean

Bonba-auto bat eztandarazi dute gaur goizean Irakeko Mosul hirian, polizietxe baten atarian, eta, gutxinez, hamar pertsona hil ditu. Zaurituak, berriz, 45 bat dira. AEBetako iturri militarrek agertu dutenez, hildakoetako gehienak zibilak dira; hots, ondo-ondoko geltoki batean autobusaren zain zegoen jendea. Beste eraso batean, Kirkuk eta Tikrit hirien arteko errepidean, hiru soldadu estatubatuar hil dituzte.

2004ko urtarrilaren 31
16:03
Entzun
Irakeko atentatuen sokak ez du etenik. Gaur goizean eraso handi bat gertatu da Mosul hirian —Bagdad hiriburutik 365 bat kilometrora—: bonba-auto bat lehertarazi dute Irakeko Poliziaren bulego baten atarian, eta, gutxienez, hamar dira hildakoak, eta 45 bat zaurituak. Polizietxea soldata jasotzera joandako poliziaz beteta zegoen, baina, hala ere, hildakoetako gehienak ondoko geltoki batean autobusaren zain zeuden zibilak dira.

Mosulen tentsio handia bizi da komunitate kurduaren eta suniaren artean.

Halaber, beste eraso bat ere izan da gaur Iraken: Kirkuk eta Tikrit hiriak batzen dituen errepidean lehergailu bat eztandarazi dute AEBetako Armadaren konboi bat igarotzen ari zen unean. Ondorioz, hiru soldadu estatubatuar hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.