Goizeko 9:00ak inguruan izan da leherketa, Istanbulgo Mezkita Urdinetik gertu. Eztanda gertatu eta berehala itxi egin du Poliziak Sultanahmet plazaren ingurua, eta minutu gutxira heldu dira anbulantziak. Lehen datuen arabera, gutxienez hamar pertsona hil eta hamabost zauritu dira eztandaren ondorioz. Bertako komunikabideek zabaldu dutenez, turista alemaniar talde baten aurka izan da erasoa.
@TurkJourno Sorry for the disturbing image, had to share.. Terrible scene from #Istanbul blast, at least TEN dead.. pic.twitter.com/5y2ii6EAFk
— TurkJourno (@TurkJourno) January 12, 2016
Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek berretsi du eraso suizida izan dela Istanbulgoa, eta "jatorri siriarrekoa" zela erasotzailea. Segurtasun indarrek debekatu egin diete komunikabideei gertatutakoaren berri ematea.
Istanbulgo gune turistiko nagusietako bat da Sultanahmet plaza eta Mezkita Urdina.
Alerta egoeran
Turkian alerta egoera indarrean da, joan den urritik. Orduan bi ekintzaile suzidak bo lehergailu zartarazi zituzten Ankaran ehundik gora hildako eraginez. Azken urteetako eraso odoltsuena izan zen hura. Segurtasun indarrek Estatu Islamikoari egotzi zioten atentatua.