Turkia

Gutxienez hamar polizia hil dituzte autobus baten aurkako atentatu batean

Turkiak Irak bonbardatu du goizaldean, PKKren aurkako erasoaldi batean.

PKKren aurkako manifestazioa, Istanbulen. 16 soldadu hil ditu asteburuan gerrillak. CEM TURKEL / EFE
2015eko irailaren 8a
11:21
Entzun

Igdir probintzian izan da atentatua. Gobernuko iturriek zabaldu dutenez, ekintzaileek lehergailu bat zartarazi dute Poliziaren autobus baten aurka, eta gutxienez hamar lagun hil dituzte.

Goizaldean, bestalde, Turkiako armadak Irakeko iparraldea bonbardatu du, PKKren aurkako erasoaldian. Hain zuzen ere, Turkiako lehen ministro Ahmet Davutogluk ohartarazi du ez direla geldituko "PKK erabat suntsitu arte". Gerrillak asteburuan hamasei soldadu hil ondoren egin ditu gobernuburuak adierazpenok.

Joan den uztailean bertan behera geratu zen gerrillaren eta gobernuaren arteko su-etena, Ankarak PKK-k Irak iparraldean dituen base militarrak bonbardatu ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.