Atentatu suizida egin dute gaur Pakistanen ipar-ekialdean, Bannu herrian, eta, Poliziak jakinarazi duenez, hamasei lagun hil dira gutxienez. Hildakoen artean zibil batzuk daude (ikasle eta irakasle batzuk), baita hainbat polizia eta atentatu egilea bera ere. 31 pertsona zauritu ere badira.
Moto-taxi batean zihoan suizida, eta autobus geltoki baten parean lehertarazi du bonba.
Mundua
Gutxienez hamasei lagun hil dituzte Pakistanen atentatu suizidan
Bannu herrian egin dute erasoa, moto-taxian zihoan lagun batek lehergailua eztandarazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu