Anbulantzia zerbitzuek jakinarazi dutenez, hemezortzi lagun hil dituzte eraso bikoitzean, eta gutxienez hogei zaurituta daude. Ali Shariif intelgientzia agentziako bozeramaileak berri agentziei esan dienez, Al-Shabab muturreko talde islamista egin dute atentatuen erantzule.
Al-Shababek azken urteotan Somaliako indarren eta, gehienbat, hura babesten duten nazioarteko tropen aurka galera handiak jasan dituen arren, Muqdishon atentatu handi asko egin ditu azken urtean; handiena, iragan urriaren 14an: 512 lagun hil zituen kamioi bonba bat zartarazita.