Ekialde Hurbila

Gutxienez hiru lagun hil dira Israel hegoaldean atentatu suizida batean

Beste hamabost lagun zaurituta dira merkataritza gune batean jazo den erasoan. Hildakoetako bi ekintzaileak direla uste du Israelgo Poliziak. Al Aksako Martirien Brigadek beren gain hartu dute atentatua.

2008ko otsailaren 4a
16:14
Entzun
Gutxienez hiru lagun hil dira gaur goizean Dimonako (Israel hegoaldea)merkataritza gune batean egin duten atentatu suizida batean. Iturri ofizialen arabera, hamabost bat dira zaurituak. Hildakoetako bi ekintzaile suizidak direla uste du Israelgo Poliziak; haietako bat gorputzera itsatsita zeraman lehergaia zartarazi aurretik hil duela Poliziak zabaldu dute zenbait iturrik. Palestinarren erasoa dela nabarmendu dute Israelgo agintariek.

Al Fataren adar armatu Al Aksako Martirien Brigadek beren gain hartu duten atentatua Maan albiste agentziari egindako dei baten bidez.

Azken egunotan Israelek ugaritu egin ditu segurtasun neurri eta kontrolak Egiptorekin muga egiten duten lurraldeetan, Gazatik Egiptora alde egin duen palestinarren artean ekintzaileak egon zitezkeela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.