Simon Kopp Luzernako Fiskaltzako bozeramaileak azaldu du gutxienez zazpi lagun zauritu direla, horietako batzuk larri daudela, eta helikopteroan ospitalera eraman dituztela.
Gertatutakoak "hitzik gabe" utzi du Adrian Duss Menznauko alkatea, ATS tokiko agentziari jakinarazi dioenez. "Pentsaezina eta ulergaitza" da, haren arabera.
Zurgintzan lan egiten dute Kronospanen. 400 langilek egiten dute lana enpresarentzat.