Gutxienez, Israelgo zazpi lagun hil dituzte atentatu batean Bulgarian

Netanyahuk Iran egin du atentatuaren erantzule, eta «ausardiaz» erantzungo dutela esan du

Erredakzioa
2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Gutxienez, zazpi pertsona hil eta 33 zauritu dira Israelgo turistak zihoazen autobus baten aurka egindako atentatuan, Bulgariako Burgas hirian, hango alkate Dimitar Nikolovek esan duenez. Eztanda egin duen autobusean 40 lagun zeuden, eta leherketak eragindako suak ondoko bi autobusei ere eragin die. Aireportutik hirira zihoazen bidaiariak autobusetan. Leherketa gertatu denean, agintariek aireportua itxi dute, eta hegaldi guztiak Varnas hiriko aireportura bideratu dituzte. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Iran egin du atentatuaren erantzule, eta esan du «ausardiaz» erantzungo diola «Irango terrorismoari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.