Itzalaldiaren ondorioak

Gutxienez lagun bat hil da New Yorken kandelek sorrarazitako suteen ondorioz

Atzo arratsaldeko lauetan Kanadan, Ottawa eta Toronto artean, eta New Jerseyn, Connecticutetik Ohiora gertatu zen itzalaldiak lehen hildakoa eragin du dagoeneko. New Yorken lagun bat hil da, itzalaldia dela eta kandelek sorrarazi dituzten 60tik gorako suteen ondorioz. Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak eman du heriotza horren berri.

2003ko abuztuaren 15a
17:25
Entzun
Pixkanaka-pixkanaka ari dira AEBtako zenbait hiritan argindarra berreskuratzen, baina New Yorkeko alkate Bloombergek "argindarra aurrezteko" eskatu die herritarrei, "sistemetan gainkargak saihesteko". New Yorkeko alkateak ez du zehaztu heriotza horren zergatia, baina argindarraren gabeziak eragindako lehen hildakoa dela nabarmendu du.

Bloombergek dioenez, larrialdetako dei ugari artatu ditu Poliziak, eta igogailuetan geratutako 800 lagun baino gehiago erreskatatu dituela azpimarratu du. "Behar-beharrezkoak ez diren langileei etxean gelditzeko deia egiten diegu", adierazi du.

Michiganen eztanda birfindegi batean

Michigango Melvindale hiriko ehunka biztanle euren etxeetatik atera behar izan zuten atzo gauean, Marathon petrolio birfindegian izandakoa leherketaren ondorioz. Melvindaleko suhiltzaileen buruak adierazi duenez, argindarraren gabeziak presio jaitsiera bat eragin zuen birfindegian, eta horren ondorioz leherketa bat izan zen.

Gas eta ke ugari sorrarazi zituen leherketa horrek, eta leherketa handiago bat izateko arriskua zegoenez, hiritarrei etxeetatik ateratzeko agindua eman zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.