Ekialde Hurbila

Gutxienez lau lagun hil dira Israel hegoaldean, atentatu suizida batean

Eilat hiri turistikoan izan da, Jordania eta Egitpoko mugetatik hurbil. Iazko apiriletik Israelgo lurretan egiten duten aurreneko eraso suizida da, eta Jihad Islamikoak eta Al Aksako Martiriek hartu dute beren gain, agiri bateratu baten bidez.

2007ko urtarrilaren 29a
16:04
Entzun
Israelhegoaldeako Eilat hirian atentatu suizida egin dute gaur goizean, eta, gutxienez lau lagun hil dira. Polizia iturrien arabera, ekintzaile suizida da lau hildako horietako bat.

Iturri horiek agertu dutenez, etxebizitza auzo bateko merkataritza zentro batean gertatu da atentatua, okindegi txiki batean. Ekintzaileak 4-8 kilo lehergai zeramatzala txaleko batean erantsi dute, eta zartarazi aurretik merkataritza zentroan batera eta bestera ikusi dutela lekukoek.

Hiru talde palestinarrek hartu dute beren gain erasoa: batetik Jihad Islamikoaren adar armatuak eta Al Aksako Martirien Brigadek (Al Fatarekin dute lotura) agiri bateratua plazaratu dute erasoa beren gain hartuz. Bestetik, bere burua gaur ezagutarazi duen Sinesdunen Armadak. Bigarren aukera horri, ordea, sinesgarritasun txikiagoa aitortzen diote nazioarteko komunikabideek.

Eilat Itsaso Gorriaren ertzean dago, Jordaniako eta Egiptoko mugen ondoan, eta hiri turistikoa da. Han eraso bat egiten duten aurreneko aldia da. Halaber, iazko apiriletik Israelgo lurretan egin duten aurreneko eraso suizida da. Hori dela eta, larrialdi eta segurtasun zerbitzu guztiak alertan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.