Gutxienez lau pertsona hil dira gaur Sirian segurtasun indarrek tiro jota. Herrialde osoan deitutako protestetan polizia jendetza sakabanatzeko tiroka hasi da.
Eguerdiko otoitzaren ostean hasi dira protestak, eta segurtasun indarrek eraso egin diete bertan bildu diren milaka lagunei. Bashar al Assad Siriako presidentearen erregimena amaitzeko eskatu dute protestan.
Manifestazioak sakabanatzean 20 lagun hil ditu Poliziak azken astean; tartean, gizon bat frankotiratzaile batek botatako bi tiroren ondorioz hil da.
Ia protesta gehienak sakabanatzeko prozedura bera erabiltzen dute segurtasun indarrek: tiroak eta gas negar-eragilea botatzea. Martxoan Al Assaden aurkako mugimendua hasi zenetik 1.450 eta 2.000 lagunen artean hil dituzte. Horiez gain, 15.000 dira erregimenak atxiotuta dauzkanak.