Atentatua Turkian

Gutxienez lau lagun hil dira Turkia hegoekialdean, kurduek egindako eraso batean

Turkiaren hegoekialdean dagoen Yenikov herrian lau lagun hil zituzten atzo gauean errebelde kurduek. Herrialde horretan gobernadore Hussein Cosek adierazi duenez, kurdu talde batek Yenikov herriko bost lagun bahitu eta horietako lau hil egin zituen.

2003ko uztailaren 11
15:30
Entzun
Iragan astean ere eraso dezente gertatu ziren inguru horietan soldadu turkiar etaerrebelde kurduen artean. Orain bi egun, errebelde kurduek Tunceli herrialdeko gobernadorea zihoan auto baten aurka erasoa egin zuten, eta bi soldadu turkiar hil zituzten.

Turkiako armadaren eta errebelde kurduen arteko lixkarrak azken bi urteetan eten egin dira, batik bat, PKK alderdi kurduak armak alde batera uztea erabaki zuenetik, baina azken boladan areagotu egin dira. Zenbait aditu turkiarren arabera, AEBek errebelde kurduak animatu dituzte Turkian, Sirian eta Iranen dauden herrialde kurduak astintzeko. Harrezkero, eta batik bat Irakeko gerra hasi zenetik, orain arte aliatu izan diren Turkiaren eta AEBen arteko harremanak okerrera egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.