TURKIA
Gutxienez lau lagun hil dituzte turisten autobus baten kontrako atentatuan
Turkiako Kusadasi hiri turistikoan gutxienez lau lagun hil eta 14 zauritu dira, turisten minibus baten kontrako atentatuan. Hiri horretako gobernadoreak esan duenez, eraso suizida izan den susmoa dute, baina aukera guztiak aztertzen ari dira. Zaurituetako asko larri daude, eta beraz, hildakoak gehiago izan daitezke.
Turkiako lehen ministroak berriz, eraso suizida izan dela baieztatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu