Gutxienez manifestari bat hil da Myanmarren soldaduek tirokatuta

Junta MIlitarrak ezarritako etxeratze aginduari aurre eginez, milaka lagun atera dira gaur ere kalera, tartean ehunka monje budista.

2007ko irailaren 26a
12:54
Entzun
Hilaren 17an monje budistak erregimenaren kontra hasi zituzten protestak gerarazteko, etxeratzeko agindua ezarri zuen atzo Myanmarko Junta Militarrak. Ondorioz, galarazita daukate 21:00etatik 05:00etara bitartean etxetik ateratzea, eta egun osoz bost lagun baino gehiago kalean elkartzea.

Agindu horiei aurre eginez, ordea, berriro ere milaka manifestari kalera atera dira Rangunen, erregimen militarraren kontra protestatzeko. Berrehun bat monje budista joan dira aurretik, eta haiekin batera milaka herritar. Arestian aipatu bezala, monjeak izan dira egunotako protesten bultzatzaileak.

Shwedangon pagodatik abiatu dira, eta Sule pagoda handira iristea zuten helburu. Shwedangonen bertan manifestariak kolpeka, gas negarrarazlea jaurtiz eta airera tiro eginez hartu dituzte soldaduek, eta istiluak izan dira. Hainbat lagun atxilotuta eraman dituzte soldaduek. Hala ere, protestarekin aurrera jarraitzea erabaki du jendeak; "gure bizitza arriskuan jartzeko prest gaude", agertu dute monjeetako batzuk.

Suleko pagoda handira iritsi direnean, tiroka hartu dituzte soldaduek. Hala, gutxienez manifestarietako bat hil egin dute eta beste bat zaurituta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.