Gutxienez oposizioko 35 lagun hil dituzte ostiraleko protesten errepresioan

2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Ostiralero bezala, otoitzen ostean kalera jo zuten atzo ere Baxar al-Assad presidentearen kontrako milaka manifestarik Sirian. Beste behin, erregimenak protestak indarrez zapaldu zituela salatu dute oposizioko iturriek. Hainbat hiritan armadak manifestariei tiro egin ziela kontatu dute lekukoek, eta gutxienez 35 lagun hil zituztela jakinarazi du oposizioak.

Rif Damaskoko probintzian hil zuten lagun gehien, baina Haman, Homsen eta Idliben ere hainbat hilketa egin dituzte, tartean manifestariei tiro egiteko aginduari muzin egin dioten hiru soldadu. Arabiar Ligaren misioa kritikatu dute protestetan, eta NBE Nazio Batuen Erakundeari aire debekua ezartzeko eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.