Kurdistan
Gutxienez PKK-ko bost kide hil dira Turkiako Armadarekin izandako tiroketa batean
NTV telebista kateak zabaldu duenez, atzo tiroketa bat izan zen PKK Kurdistango Langileen Alderdiko kideen eta Turkiako Armadako soldaduen artean, Bignol probintzian (Turkiaren mendeko Kurdistanen). Enfrentamendu horretan, gutxienez PKK-ko bost kide hil zituztela zehaztu du iturri horrek, eta, halaber, Turkiako Armadako soldadu bat zauritu zela.
NTV telebistak emandako azalpenen arabera, atzo arratsaldean Turkiako Armadako unitate batek PKK-ko ekintzaile talde batekin egin zuen topo, baso batean. Erreboltarietako batzuk ihes egitea lortu zuten, eta haien atzetik abiatu ziren soldaduak. Azkenean, tiroketa gertatu zen, eta esan bezala, gutxienez bost ekintzaile hil zituzten soldaduek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu