Afganistan

Gutxienez ustezko 26 ekintzaile hil dira borroketan

Pakistango mugatik gertu ustezko 26 taliban hil dituzte gaur, Afganistan ekialdean. Afganistango Armadak eta AEBetako soldaduek Paktika eskualdearen aurkako erasoa egin dute gaur, bertako gobernadoreak jakinarazi duenez. Bestalde, lau zibil ere hil dira kohete batek euren etxea jo duenean.

2006ko ekainaren 14a
17:21
Entzun
Akram Khelwa Paktika eskualdeko gobernadorean azaldu duenez, Afganistango eta AEBetako tropek koalizioko indarretako helikopteroeen laguntza izan dute erasoan. Ustezko 26 ekintzaile hil eta Afganistango polizia bat zauritu da erasoan.

Paktikan bertan, borroketan ari zirela, ustezko ekintzaileek jauritako kohete batek etxe bat jo du eta lau zibil hil dira. Gainera, beste 18 lagun ere zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.