Irak

Gutxienez zazpi irakiar polizia hil dituzte Ramadin atentatu suizidan

Soinean zeukan lehergailua eztandarazi egin du emakumezko batek. Bagdaden 18 lagun hil dituzte bost auto-bonbekin.

2007ko uztailaren 23a
18:12
Entzun
Atentatu suizida egin dute gaur goizean Ramadin (Irak) eta, gutxienez, zazpi irakiar polizia hil dituzte. Hauek kontrol postu batean egin du erasoa emakumezko batek, soinean zeukan lehergailua eztandarazita, polizia iturrien arabera. Hainbat lagun zaurituta daude, halaber.

Bagdad hiriburutik ehun kilometro mendebaldera dago Ramadi, eta sunien erresistentziaren gune garrantzitsua da.

Bagdaden bertan, berriz, bost auto-bonba lehertarazi dituzte goizean eta, gutxienez, 18 lagunek galdu dute bizia. 54 pertsona zaurituta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.