Irak

Gutxienez zazpi lagun hil dira Bagdaden bi atentatutan

Minutu gutxi batzuren buruan bi bonba lehertu dira Bagdad erdialdeko plaza batean, eta gutxienez zazpi lagun hil dira eztandek harrapatuta. Zaurituak, berriz, 20 inguru dira.

2006ko otsailaren 7a
19:36
Entzun
Lehendabiziko leherketa CDak saltzeko postu baten alboan gertatu da, Tharir plaza alboan. Eztanda horrek gutxienez hiru lagun hil ditu Polizia iturrien arabera. Gizonezko batek lehergailua boltsa baten barruan utzi eta alde egin duela zehaztu dute iturri horiek.

Handik hamar minutura estolda zulo batean ezkutatuta zegoen beste bonba bat lehertu da, handik hurbil. Eztanda horrek lehenengo erasoa gertatu denean hara hurbildu diren hainbat polizia hurbildu ditu. Gutxienez lau lagun hil dira bigarren atentatu horretan, haietako bat polizia.

Polizia iturrien arabera, lehendabiziko atentatuak CD saltokia zuen jomuga, "pornografia saltzen zutelako". Bigarrenak, berriz, Polizia bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.