Gutxienez zortzi meatzari hil ziren atzo arratsaldean, Eskovakiako erdialdeko gas meategi batean izandako leherketan. Bertako agintariek beste hamabi langile ere hilda egon daitezkeela ohartarazi dute.
Izan ere, leherketaren eraginez, mila gradu baino gehiagoko tenperaturak izan ziren meategiaren barruan. Hori dela eta, Lubomir Jahnate Eslovakiako Ekonomia ministroak adierazi du, meategian geratzen diren langileak bizirik aurkitzeko esperantzik ez dutela.
Meatzariek behin baino gehiagotan salatu zituzten meategiaren segurtasun neurriak.
Mundua
Gutxienez zortzi lagun hil dira Eslovakian, meategi batean izandako leherketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu