Filipinen erdialdean, Ormoc kaiaren parean, 173 bidaiari eta eskifaiko 16 kide zermatzan ferrya hondoratu da bart. Ezbeharraren ondorioz, gutxienik 34 lagun hil dira; 26 bidaiari desagertuta daude.
Larrialdi zerbitzuek 127 lagun erreskatatzea lortu dute. Baldintza klimatologiko kaskarren ondorioz, erreskate lanak zaildu egin zaizkie larrialdi zerbitzuetako arduradunei.