Mundua

Gutxienik 72 langile hil dira Filipinetako lantegi batean izaniko sutean

Oinetakoak egiteko lantegia erabat suntsitu du suteak. Erreskate taldeen arabera behargin guztiak zendu dira ezbeharrean; zenbait berri iturriren arabera, 300 langile zeuden barruan.

Suak kiskalita duen Filipinetako lantegia. FRANCIS R. MALASIG, EFE
2015eko maiatzaren 14a
08:07
Entzun

Sute batek erabat kiskali du Manila ekialdean dagoen Valenzuela hiriko oinetako lantegi bat, Filipinetan. Oraingoz, 72 langileren gorpuak aurkitu dituzte. Erreskate taldeen arabera, lantegi barruko behargin guztiak zendu bide dira ezbeharrean. Alta, ez dakite ziur zenbat izan daitezkeen. Zenbait berri iturrik 300 langileren kopurua eman dute.

Suhiltzaileek zazpi ordu behar izan dituzte sutea amatatzeko. Oraindik, ez dakite zerk eragin duen, baina upel batzuetan hainbat osagai kimiko zeudela eta horrek sutea zabaltzen lagundu duela zabaldu dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.