MYANMAR

Gutxienik 88 lagun hil dira Myanmarren uholdeen eraginez

Uztaileko montzoi-euriek eta Komen zikloiak kalte handiak eragin dituzte herrialde osoan. Errefuxiatuen kanpalekuek jasan dituzte ondorio larrienak.

Emakume bat, etxepea urak hartuta duela. LYNN BO BO, EFE
2015eko abuztuaren 7a
13:54
Entzun

Myanmarreko prentsaren arabera, gutxienik 88 lagun hil eta 330.000 kaltetu dira herrialdea jasaten ari den euriteen ondorioz. Uztaileko montzoi-euriei Komen zikloia batu zaie, eta Myanmarreko 14 barrutietatik 12 urak hartuta daude. Ondorioz, 85.400 lagun inguruk beren bizitokia utzi behar izan dute, 11.000 etxe suntsitu egin dira eta 900 kilometro koadro soro hondatu dira.

Ondorio kaltegarri larrienak Myanmar ekialdean izan dira, Rakhine estatuan. Bertan errefuxiatu kanpalekuetan bizi baitira rohinya etniako 100.000 lagun inguru. Haietako 55 hil dira uholdeen ondorioz. 

Myanmarreko agintariek nazioarteko laguntza eskatu dute egoerari aurre egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.