Gutxienik lagun bat hil da eta beste hamar zauritu dira. Biktima guztiak zibilak dira.
Kontsuletxearen atarian aparkaturik zegoen ibilgailu bat leherrarazi dutenean, itxita zegoen kontsuletxea. Paolo Gentiloni Italiako Atzerri Gaietarako ministroak adierazi du leherketak ez dituela beldurtuko.
Hala ere, ez dago argi noren kontrako atentatua izan den; kontsuletxearen kontrakoa edota Abdelfatah al-Sisi presidentearen aldeko Ahmed Fudali epailearen kontrakoa. Azken horrek adierazi duenez, bera "hiltzeko saioa" izan da. Hain justu, kontsuletxearen ondoko beste eraikin batean zegoen bilera batean.
Inork ez du bere gain hartu atentatua.