Israelgo Poliziak atxilotu du ustez sei lagun labankadaz zauritu dituen gizonezkoa. Ultraordoxo judu bat dela zabaldu dute hedabideek. Gaur arratsaldean egin du erasoa, Jerusalemen, Gay Harrotasunaren martxan.
BREAKING - JERUSALEM: 6 people injured in stabbing incident at a Gay Pride Parade, suspect arrested. pic.twitter.com/gcCaV9GOaZ
— Israel News Flash (@ILNewsFlash) July 30, 2015
Zaurituetako bi oso larri daude.
Duela hamar urte antzeko beste eraso bat izan zen martxa berean. Harrezkero, segurtasun neurri handien artean egiten da. Aurten 5.000 lagun inguruk parte hartu dute martxan.