Leherketa

Gutxinez 42 lagun hil dira Txinako tunel batean izandako leherketan

Gutxienez 42 lagun hil eta 11 zauritu dira Txinan, tunel batean izandako leherketaren ondorioz. Sechuan probintzian eraikitzen ari diren errepide bateko tunelean gertatu da ezbeharra, antza denez gasak eraginda.

2005eko abenduaren 23a
18:27
Entzun
“Lehen ikerketen arabera gasak eragindako leherketa bat gertatu da, baina oraindik ezin dugu zehaztu”, adierazi du industria segurtasunerako arduradunak. Zehaztu duenez, hildako gehienak errepidea eraikitzen ari ziren langileak dira. Hildako kopurua zehazten ari dira eta oraindik ez dituzte salbamendu lanak amaitu. Azken asteetan ehunka meatzari hil dira Txinan hainbat meategitan izandako istripuetan. Gaur bertan, Txinako Gobernuak istripu horien arduradunen aurka hartutako neurriak jakinarazi ditu. Besteak beste, bi gobernadoreorde kargutik kendu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.