Atentatua Indonesian

Guztira hamasei dira Jakartako Marriot hotelean hildakoak

Gutxienez hamasei lagun hil eta 150 baino gehiago zauritu ziren atzo Jakartako Marriot hotelean, iturri ofizialen arabera. Atzo goizean gertatu zen atentatua Indonesiako finantza gunean dagoen luxuzko hotel batean. Hotel horretan politikoak eta negozio gizonak bildu ohi dira. Indonesiako agintarien usteen arabera, Jemaah Islamiya (JI) taldea izan daiteke atentatuaren egilea.

2003ko abuztuaren 6a
10:14
Entzun
Jemaah Islamiya Al Qaeda taldearen barnean kokatzen dute agintariek, eta iaz Balin hotel baten kontra egindako atentatua ere egozten diote. Orduan 202 lagun hil ziren, gehienak austrialarrak, eta 350 zauritu.

Indonesiako agintariek diotenez, iaz Balin egindako erasoa eta atzo Jakartan egindakoa oso antzekoak izan dira, baina oraindik ikerketarekin jarraitu beharra dagoela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.