KUBA

Habanari azalpenak eskatu dizkiote kanporatutako politikarien harira

Disidenteen bilgunera joandako 13 politikari eta kazetari europar kanporatu dituzte aste honetan

Erredakzioa
2005eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Italia, Alemania, Espainia, Polonia eta Txekia haserre agertu ziren atzo Kubarekin. Europako Batasuneko bost herrialde horiek bide diplomatikoa baliatu zuten uharteko agintariei azalpenak eskatzeko. Astean zeharhamahiru politikari eta kazetari europar atxilotu edo kanporatu ditu Habanak. Disidenteen bilera batera joan ziren denak. Neurri horren atzean dauden arrazoiez galdekatu nahi dute Kuba.

Alemaniako Arnold Vaatz legebiltzarkidea, Txekiako Karel Schwarzenberc senataria eta Espainiako Isabel San Baldomero senatari ohia herenegun kanporatu zituzten. UPN alderdiko Rosa Lopez (Euskal Herria) senatari ohia ere herenegun kanporatu zuten. Uhartera turismoa egitera eta ez disidenteen bilerara joan zirela adierazi zuten atzo azken bi senatari ohiak.CiU Convergencia i Unioko diputatu Jordi Xucla (Herrialde Katalanak) uhartean gelditu zen azkenean, hasiera batean kanporatua izan zela zabaldu bazen ere. Espainiako Gobernuak egindako «presioari esker» ez dutela kanporatu zehaztu zuen atzo diputatu katalanak. Europako Alderdi Popularreko Bogulaw Sonik eta Jacek Protasiewcz eurodiputatu poloniarrei, berriz, aste hasieran debekatu zieten uhartean sartzea. Poloniako bost kazetari eta Italiako beste bat ere kanporatuak izan dira.Alemaniako Atzerri ministro Joschka Fischerrek, Txekiako Atzerri ministro Cyril Svobodak eta Espainiako Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrekpolitikariak kanporatzea onartezina dela adierazi zuten. Poloniak «nazioarteko eskubidea» urratzea leporatu zion Kubari. Alemaniako oposizioak uhartearekin harremanak berraztertzeko eskatu zion Bruselasi.Hainbat herrialde oso minduta daude, beraz, eta horrek eraginak izan ditzake. EB eta Kubaren arteko harremanak, ildo horretan, kolokan egon daitezke berriro. EBk duela hiru hilabete arindu zizkion zigor diplomatikoak uharteari baina heldu den ekainean hemendik aurrera harremanak nola bideratu erabaki beharko du Bruselak. Orduan azken egunotako gertaerak aintzat hartu behar direla uste dute hainbat ministrok.

EB jarrera bateratuaadostu ezinean

Europako Kontseiluari eskutitza bat bidali zioten ostegunean Bogulaw Sonik eta Jacek Protasiewcz eurodiputatu poloniarrek. Bertan erakundeari jarrera irmo bat hartzeko eskatzen zioten. Europako Batasuneko txandakako presidentetza jarrera bateratu bat adosteko lanean ari da. Hainbat informazio iturriren arabera, ordea, orain arte ez dute estatu guztien arteko dokumentu bateratu bat adostu ahal izan. EBko Atzerri ministroak bihar egitekoa duten bileraren gai-zerrendan ez da aipatzen Kuba.

EBk onartezintzat jo zituen herenegun politikari eta kazetarien atxiloketak eta kanporaketak. Giza Laguntzarako komisario Louis Michelek hitz gogorrak izan zituen: «Eurodiputatuek edonora bidaiatzeko eta oposizioko kideekin biltzeko eskubidea dute. Kubaren lagun hurkoenek ere zailtasunak izango dituzte euren jarrerari eusteko. Gaur egun munduan herrialde batek ezin du barrura begira bizi».Kubako oposizioko eta disidenteen kongresuaren antolatzaileek politikariak eta kazetariak kanporatu izana uharteko agintarien «totalitarismoaren» erakusle dela adierazi zuten atzo: «Hemen gertatzen ari denaren inguruko iritzia aldatuko da orain munduan». Gobernua krisian dagoela gaineratu zuten.



-

Datua





150

Habanan atzo amaitutako disidenteen kongresuan orotara 150 pertsonak hartu dute parte. 1959. urtean Fidel Castro agintera iritsi zenetik aurreneko aldiz egin ahal izan dute bilera disidenteek. Gizarte Zibila Sustatzeko Asanbleako antolatzaileak pozik agertu ziren bilera «historikoaren» ondoren. Fidel pikutara, gora Bush oihukatu zuten manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.