Hagak biktimei kalte-ordaina ematera zigortu du Thomas Lubanga matxinoa
Nazioarteko Zigor Auzitegiak biktimei kalte-ordaina emateko zigorra paratu dio Thomas Lubangari, UPC Kongoko Abertzaleen Batasuneko matxino taldearen buruzagi izandakoari. 2002tik 2003ra artean, gerra zibilaren barnean, haurrak soldadu izatera derrigortzea leporatuta, hamalau urteko espetxealdia ezarri zion Nazioarteko Zigor Auzitegiak iragan hilaren 12an. Ordainketa egiteko, baina, Lubangak kaudimengabea dela azaldu du, eta, berri agentziek diotenez, Hagako ikertzaileek ez dute jabetzarik aurkitu haren izenean. Beraz, auzitegiak nazioarteko funts bat sortuko du biktimei laguntzeko. Era berean, Lubangari exijitu dio «era sinbolikoan» ordaintzeko, biktimei barkamena eskatuz. Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsaren arabera, gaur egun 2.000 haur ari dira borrokan Kongoko talde armatuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu