"[Milosevicen] heriotzaren ondorioz auzia amaitu da", esan du Patrick Robinson epaimahaiburuak, eta atsekabea agertu du epaiketa horrela amaitu delako: batetik, Milosevicen heriotzagatik beragatik, eta horrez gain, epaiketa behar bezala bukatzeko eta hura zigortzeko astirik ez dutelako izan. Balkanetako gerretako biktimek Milosevicen aurkako zigor epairik ez dutela ikusiko deitoratu du, besteak beste, Robinsonek.
2002ko otsailean hasi zen Hagan, Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian, Milosevicen aurkako epaiketa. Zehazki, 66 kargu zeuden haren kontra, Bosniako, Kroaziako zein Kosovoko gerretan ustez egindako humanitatearen aurkako eta gerra krimenengatik eta genozidioagatik.
Joan den larunbatean, ordea, Milosevic hilda aurkitu zuten bere ziegan, epaiketa amaitzeko 50 ordu falta zirela. Autopsiaren arabera, miokardioko infarto baten ondorioz hil zen, baina bihotzek hori zerk eragin zionauzitan jarri dute zenbait sektorek eta azterketek; hots, pozoindu egin ote duten edo nahita okerreko botikak eman ote dioten zabaldu da.
Errusiak, adibidez, lau mediku bidaliko ditu Hagara bertsio ofizialarekin ez delako fidatzen.
Mundua
Hagako tribunalak amaitutzat eman du Milosevicen aurkako epaiketa
Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak gaur ofizialki amaitutzat eman du Slobodan Milosevic Jugoslaviako presidente ohiaren aurkako epaiketa, hain justu, joan den larunbatean espetxean hilotz agertu zelako. Epaimahaia heriotza horrekin penatuta dagoela adierazi du Patrick Robinson epaimahiaburu jamaikarrak, besteak beste, Bosniako, Kroaziako eta Kosovoko gerretako biktimek ez dutelako Milosevicen aurkako zigorrik ezagutuko. Balkanetako gatazkan egindako gerra krimenengatik, humanitatearen kontrakoengatik eta genozidioagatik ari ziren epaitzen Milosevic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu