Gerra Ukrainan

Hagaren erabakiaren aurkako zigor auzibide bat ireki du Moskuk

Igor Susaeta.
2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Kremlinek atzo iragarri zuen zigor auzibide bat ireki duela gerra krimen bat egotzita Vladimir Putin atxilotzeko eskatu duten NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalaren eta epaileen aurka. Adingabeak deportatzea leporatu diote Putini. Horren harira, Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak adierazi zuen Hagaren erabakia Errusiaren eta Putinen aurkako «etsaitasun nabariko seinale bat» dela. Aurreko ostiralean, auzitegiak erabakiaren berri eman zuenean, Errusiako Gobernuak nabarmendu zuen ez dagoela behartuta kolaboratzera, ez delako organo horretako kidea. Hori bai, Putin atxilotua izateko arriskuan legoke baldin eta NZAren jurisdikzioa onartzen duen herrialderen batera joango balitz; 123k hartzen dute aintzat. Txinak kritikatu egin du Hagaren jokabidea, eta eskatu dio alde batera utz ditzala «moral bikoitza» eta «erabaki politikoak hartzea».

Eta NZAren fiskalburu Karim Khanek Ukrainako gatazkako gerra krimenak ikertzeko diru gehiago eskatu zuen 40 bat herrialdetako Justizia ministroekin atzo Londresen egindako bilera batean. Nabarmendu zuen, gainera, abagunea «oso tristea» dela, auzitegi bateko epaileek aurrenekoz eskatu behar izan dutelako atxilotu ditzatela NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluko estatu kide iraunkor bateko agintariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.