Hainbat herrialdek ez dute onartuko PAEren eskaera
JERUSALEM. Panamak, Guatemalak eta Kolonbiak ez dute babestuko Palestina NBEn «kide ez den estatu behatzaile» moduan onartzeko eskaera. Panamak aurkako boza emango du, eta Kolonbiak eta Guatemalak oraindik erabakitzeko dute aurka bozkatu edo abstenitu. Palestina Askatzeko Erakundeko ordezkari batek jakinarazi du Latinoamerikako gainontzeko herrialde guztiek onartuko dutela eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu