Hainbat lagun zauritu dira Kosovon, liskarretan
PRISTINA. Kosovo iparraldean, gutxienez bost lagun zauritu dira liskarretan; tartean, NATOko bi soldadu. Kosovoko serbiarrek errepide batean barrikada bat eraiki dute eta NATOren soldaduak hura eraistera joan direnean piztu dira liskarrak. Aliantzaren arabera, soldaduei eraso egin diete serbiarrek, eta negar eragiteko gasekin erantzun diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu