Hainbat legeren onarpena zintzilik geratuko da

2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Hogei lege inguru Espainiako Kongresuaren behin betiko onarpenaren zain daude. Hauteskundeen aurrerapenak eta Gorteen deuseztatzeak, ordea, guztiak onartzeko denborarik gabe utziko dute gobernua. Horietako zenbait onartzeko prozedura ezberdinak erabiliko ditu gobernuak. Bideratze prozesuan dauden legeen erdiak batzordean onartuko dira. Eskumen osoa dute, eta ez dute onarpenerako osoko bilkuraren beharrik. Beste batzuk, berriz, premiazko prozeduraren bitartez bideratuko dituzte. Presazko legeen artean daude lan ikuskaritzaren erreformarena, kontsumitzaileen arreta zerbitzuak arautzen dituena eta Sektore Elektrikoaren Legea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.