Hainbat militarren mehatxuak gaitzetsi ditu parlamentuak
Kataluniak independentzia lortuko balu esku hartze militarrarekin mehatxu egin zutenen kontrako ebazpena onartu du Kataluniako Legebiltzarrak, Francisco Alaman koronelaren eta Espainiako Militarren Elkartearen kontra. Solidaritatek aurkeztu du, etaICVk eta ERCk eman diote baiezkoa. CiUk eta PSCk abstentzioaren alde egin dute, eta PPCk eta Ciutadansek kontra bozkatu dute.Espainiako errege Juan Carlos Borboikoari Kataluniako noblezia tituluak kentzearen aldeko ekimenak, berriz, huts egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu