Telekomunikazioak

Hainbat sare sozial eta hedabide erori dira, zerbitzu enpresa baten akats baten ondorioz

Twitch, Twitter, BBC, The New York Times eta The Guardian izan dira Fastly sareko zerbitzuen enpresak izan duen akatsa pairatu dutenetako batzuk. Konpainiak jada konpondu du matxura.

Hedabide batzuetan ageri zen mezua, Fastlyren akatsaren ondorioz. BERRIA
2021eko ekainaren 8a
13:30
Entzun

Gaur goizean ezin izan dituzue Twitterreko emojiak edo irudiak ikusi? Arazoak izan dituzue nazioarteko hedabide batzuen webguneetara sartzeko? Jatorri bera izan dute akats horiek eta beste hainbatek: Fastly sareko zerbitzuen enpresak izan duen matxura bat, gaurko goizeko hamabiak aldera. Jadanik itzuli dira beren onera zerbitzu horiek, eta enpresak ere jakinarazi du konpondu duela. Ordubete inguru iraun du akatsak.

Hainbat izan dira Fastlyren akatsa pairatu duten sare sozialak eta hedabideak: Twitch, Twitter, BBC, The New York Times, The Guardian eta El Pais, besteak beste. 

Sareko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresarik handienetako bat da Fastly. Konpainia horrek mundu osoan ditu zerbitzariak, eta enpresei azken erabiltzailetik jatorrizkoak baino gertuago dauden zerbitzariak eskaintzen dizkie, konexioen abiadura azkarragoa izan dadin. 

Enpresak jakinarazi duenez, mundu osoan dituzten zerbitzariei eragin die matxurak: AEBetan, Europan, Hego Amerikan, Asian... Europan, zehazki, hemezortzi zerbitzari ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.