mundua

Haiti, Filipinak eta Pakistan, hondamendiek etengabe zigortzen dituzten herrialdeak

2012ko hondamendi metereologiko larrienak jasan zituzten, NBEko Klima Aldaketaren Varsoviako goi bileran Germanwatch zentroak aurkeztutako txostenaren arabera.

2013ko azaroaren 13a
17:03
Entzun

Haiti, Filipinak eta Pakistan ia urtero dira protagonista, uholde, haizete edota lurrikarek eragindako hondamendiengatik eta haiek eragindako sarraskiengatik. Klimaren arriskuak neurtzen dituen Germanwatch zentroak iazko gertaera larrienak hiru herri horietan kokatu ditu, eta aurreko hogei urtean ere aurreko postuetan ageri dira.

"Sandy hurakanak iazko urrian AEBetatik igarotzerakoan eragin zituenek bete zituzten komunikabideetako albistegiak, baina Haiti izan zen, gertaera horrengatik galera gehien izan zituen herrialdea, mendebaldeko hemisferioko herririk pobreena", nabarmendu du Sonke Kreft txostenaren egileetako batek.

Filipinak bigarren lekuan daude. "Haiyan tifoiak eragindako giza sarraskia etorkizuneko txostenetan agertuko da, baina klimarekin lotutako hondamendiek etengabe zigortzen dute".

Pakistan, zerrendan hirugarrena, azken hiru urtean munduko hiru herrialde kaltetuenen artean agertzen da. Azken hogei urteotan, berriz, metereologiak gehien zigortu dituen hamar herrialdeak garapen bidean daude, Germanwatchen arabera. Honduras, Myanmar eta Haiti dira 1993tik 2012ra sarraskiek gehien jo dituzten herrialdeak.

Zerbait egin beharra dagoela nabarmendu nahi izan du Germanwatchek txostenean: "Gure ondorioak nazioarteko ingurumen politikak aldatu beharraz ohartarazteko dira, eta jatorri meteorologikoa duten hondamendien kudeaketa hobetu beharraz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.