HAITI. Presidentearen aurkako presioa handitzen ari da

Nazioarteak Aristide kritikatu du, eta matxinoak hiriburutik gertu daude

Agentziak
PORT-AU-PRINCE
2004ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Jean-Bertrand Aristidek Haitiko presidente kargua uzteko presioak handitzen ari dira egunez egun. Matxinoak Port-au-Princera gerturatzen ari dira eta hiriburua berehala hartzeko moduan direla esan du Guy Philippe buruak. Horren aurretik, «bakeari aukera bat» eman nahi diotela gaineratu du. Bestetik, Frantziak herenegun Aristideren dimisioa eskatu ondoren, atzo AEBetako Estatu idazkariak haren agintaldiaren aurkako lehen kritikak azaleratu zituen: «Azken 10 urte hauetan espero genituen aurrerapausoak ez ditugu ikusi. Haitiko prozesu demokratikoak hondoa jo du ».

Asteazkenean, Aristideren aldekoek barrikadak jarri zituzten hiriburuan eta atzo haren egoitzaren aurrean bildu ziren. Matxinoak geldiaraziko zituztela esan zuten. Hiria borrokarako prestatzen ari dela dirudi. AEBetako kostazainek, bestetik, Haititik ihes egin nahi zuten 500 lagun geldiarazi zituzten. Haitiko presidentearen bi alabek, berriz, Estatu Batuetara ihes egin zuten. Karibeko Herrialdeen Komunitateak (Caricom) nazioarteko indar bat bidaltzeko asmoa dauka. 250 poliziak osatuko lukete eta helburua segurtasuna berriz ezartzea izango litzateke. Matxinoek herrialdearen erdia dute kontrolpean. NBEko Segurtasun Kontseiluak eta Ameriketako Estatuen Erakundeak premiazkobilerak zituzten atzo, egoera aztertzeko. Gaur, Frantziako Gobernuko ordezkariak Aristiderekin eta oposizio politikoarekin biltzekoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.