Haitiko bozen zenbaketa ez du «argi» oposizioak
PORT-AU-PRINCE. Haitiko hauteskundeen lehen itzuliko irabazleak, Mirlande Manigatek, bozen zenbaketa «argi» ez dagoela salatu du. Hauteskundeen arduradunek behar beste berme eskaini arte prozesuan ez duela parte hartuko iragarri du, gainera. Zenbaketak egiaztatuko dituen batzordea egotearen aldeko agertu da. Batzordeak bozak berrikustea erabaki zuen, liskarrengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu