Hainbat herrialdetatik jaondako 1.918 sorosle eta 160 txakur ari ziren oraindik hondakinen artean hilaren 12ko lurrikararen ondorioz harrapatuta geratutako jendea bilatzen eta ateratzen. Atzo 82 urteko emakume bat eta 22ko gizonezko bat bizirik atera zituzten aiurrien arteatik.
Baina lan horiek bertan behera uztea erabaki du gaur Haitiko Gobernuak, eta indar eta halegin guztiak bizirik ateratakoei oinarrizko laguntza ematen eta azpiegiturak berriro eraikitzen jartzea.
Hilaren 12ko lurrikaren ondorioz _Richter eskalaren arabera 7,3 gradukoa izan zen_ 111.499 pertsona hil dira Gobernuak atzo emandako datuen arabera. Heriotza horiez guztiez gain hondamendi itzela eragin zuen Haiti hegoalde guztian, lehenagotik pobrea zen herrialdea are eta behartsuago utziz.
Mundua
Haitiko Gobernuak amaitutzat eman du bilatze eta erreskatatze epea
Orain, kaltetuei oinarrizko laguntza banatzen eta azpiegiturak eraikitzeko lanetan jarriko dituzte indar guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu