Yvon Neptune Aristide presidente ohiaren gertuko aliatua zen, eta karguari eutsiko dio presidente ohiak Afrikara ihes eginagatik.
Bestalde, Boniface Alexandre Haitiko behin behineko Gobernuko presidenteak –lehen Auzitegi Goreneko titularra– Leonce Charles izendatu du Haitiko poliziaren buru.
Haiti-ko krisia
Haitiko lehen ministroak larrialdi egoera aldarrikatu du eta oposizioak poliziaburu berri bat izendatu du
Haitiko lehen ministro Yvon Neptunek larrialdi egoera aldarrikatu zuen atzo gauean, eta oposizioak poliziaburu berri bat izendatu du. Jean Bertrand Aristide presidente ohiak atzerrira alde egin arren, indarkeria egoera bizirik dagoelako aldarrikatu du larrialdi egoera. "Egoera zertxobait baretzeko larrialde egoera aldarrikatzen dut uharte guztian", adierazi du hedabideen aurrean Neptunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu